“REVIVE”

RAYUELA ENSEMBLE

RUI OZAWA saxo soprano

RAQUEL PAÑOS saxo alto

NAHIKARI OLORIZ saxo tenor

LIVIA FERRARA saxo barítono

AGO 1 / 13h / 2021

C.P Joakin Lizarraga (Avda. Jorge Oteiza 4, Sarriguren)

“Elkar bilatu gabe genbiltzan,

baina elkar aurkitzeko genbiltzala jakinda”

Rayuela, Julio Cortázar

Rayuela, 1963. urtean Julio Cortázarrek idatzitako argentinar literaturaren maisulanaren lehendabiziko orriak irakurriz aurkitzen ditugun hitz hauetan Ensemble Rayuelaren funtsa ikus dezakegu. Elkarrekin proiektu artistiko bat sortzeko prestatzen ari diren lau musikariren ustekabeko topaketa. Cortázarren eleberrian bezala, istorio hau argien hirian hasten da, topaketa eta elkarlan berriekin egunero elikatzen dugun harreman musikal eta pertsonal etengabe baten hasiera markatuko duen tokia. Horrela, Ensemble Rayuela talde ireki eta malgua da, aurkeztutako proiektu bakoitzaren naturara moldatuz beti. Gure formazioa eta errepertorioa erabakitzen ditugu, guretzat kuttunak diren baloreak eta ideiak oinarritzat hartuz, Rayuelan, idazleak hitzaurrean azaltzen duenez, irakurleek eleberria hiru era ezbedinetan irakurtzeko aukera duten moduan.

Rayuela; klariona batekin lurra margotuz hasten den haur-jolasa eta hegoamerikako literatura garaikidiearen maisulana dira 2017. urtean Ensemble Rayuelarekin hasitako bidai artistikoaren abiapuntua eta inspirazioa.

BIOGRAFÍA

Ensemble Rayuela Pariseko goi mailako musika eta dantza kontserbatorioan jaiotzen da, lau saxofoilariren arteko laguntasunaren ondorioz. Taldekideen jatorri ezberdinei esker (Espainia, Euskal Herria, Japonia eta Italia), beraien proiektu musikala kultura aberastasun handi batez elikatzen dute eta hau beste artista ezberdinekin partekatzen dute maiz.

Nazioarteko lehiaketetako irabazle (Leopold Bellan leihaketako 1. saria eta epaimahaiaren saria 91. edizioan eta Épau-ko jaialdiaren 1. saria), Ensenble Rayuelak ganbera-musika masterra lortzen du kalifikaziorik altuenekin Pariseko kontserbatorioan David Walter-en klasean 2019an, eta urte berean beraien lehendabiziko lan diskografikoa grabatzen dute, “Tableaux”.

​Ensemble Rayuelak nazioarteko areto garranztitsuenetarikoetan jo du, esate baterako Pariseko Salle Cortot edo Philharmonie-n, baita “Automne musical grand Châtellerault” musika jaialdian, “Festival Européen Jeunes Talents”, Baionako “Paseo” jaialdian, Épau-ko jaialdian, Nafar Ateneoak antolatutako ganbera musika zikloan, Zagreb-eko XVIII. nazioarteko Saxofoi Kongresuan eta bakarlari gisa jo dute Gasteizko Bandarekin.

Henri Selmer París, D’Addario eta JLV Sound markak Ensemble Rayuelaren babesleak dira. Taldeak Société Générale Mécénat Musical, Sacem-Proarti eta Collège Contemporain erakundeen laguntza ere jasotzen du. Gainera 2021etik Singer-Polignak fundazioko artista da.

PROGRAMA

Gioachino Rossini​  (1792 – 1868).  Rossini per quattro  (arr. Gaetano di Bacco)                         

Thierry Escaich (1965) . Tango virtuoso

Leonard Bernstein  (1918 – 1990) West Side Story (arr. James Boatman)                                   

I feel pretty                                                                                                                                     

Scherzo                             

Balcony scene                   

Cha-cha                             

Jump                                 

Gee, office Krupke             

Makoto Hondo  (1989) Medley de Chansons Françaises                                              

George Gershwin (1898 – 1937)  Tres preludios (arr. Wolfgang Schlei)                                     

Allegro ben ritmato et deciso                                                                 

Andante con moto e poco rubato            

Allegro ben ritmato et deciso