CONCIERTO MINIPLUS
“¡Zorionak Saint-Säens!”
Larunbata, 2021eko uztailaren 31n. 12:30etan Ganbera aretoan, Baluarte (Iruñea)
Duración concierto : 65 minutos sin pausa

Ana Hernández-Sanchizek aurkeztu eta narratutako kontzertua, adin guztietako jendeari bideratua dago, heldu, gazte zein txikiei.
Zatoz gurekin Camille Saint-Saënsen urteurreneko festara. Duela 100 urte agur esan zien bere piano, lagun eta partiturei, baina bere musikak eta pertsonaiek laguntzen digute ordutik: lehoi basati batek, kanguru saltarin batek, dortoka dantzari mantso batek… haien musika-mozorroa jantzi dute inauteri berezi baterako: Animalien Inauteria.
PROGRAMA
“Danza Macabra” Op.40 para violín y piano
“El Carnaval de los Animales”
Para dos pianos, dos violines, viola, cello, contrabajo, flauta, clarinete y percusión
HÉLÈNE LUCAS, piano I
ROBERTO RUMENOV, piano II (Talento Plus 2021)
ANA MARÍA VALDERRAMA, violín I
LINA TUR BONET, violín II
ISABEL VILLANUEVA, viola
ASTRIG SIRANOSSIAN, cello
ANDER PERRINO, contrabajo
SOFÍA SALAZAR, flauta (Talento Plus 2021)
ALFONSO SÁIZ, clarinete (Talento Plus 2021)
DARÍO ANTÓN, percusión (Talento Plus 2021)
Muntai instrumental hau, Clásica Plus edizio honetako artista egoiliar handiek eta Talentos Pluseko partaideak osatzen dute (Melomano 2020 Zentroen Arteko Lehiaketaren hiru irabazleak eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioak hautatutako perkusionista). Almudena Lobon Dantza Eskola Profesionaleko dantzarien laguntza bereziaz gain, Ana Hernández-Sanchiz-ek interpretatutako narrazioaren laguntza izango du. Ana Hernández-Sanchiz gidoiaren egilea izateaz gain, kontzertuaren aurreko tailerren zuzendaritzaz eta garapenaz arduratuko da. Gainera, tailer horietan parte hartzen duten haurrek sortutako irudiak proiektatuko dira. Kontzertuak ordubete inguru iraungo du, aipatutako obra joko da, Saint-Saënsen pianorako beste pieza batzuekin.
Pieza
1886ko otsailean, Camille Saint-Saënsek ganbera-talde batentzat obra bat idatzi zuen. Talde instrumentalak honakoak barne hartzen ditu: hari igurtzizko instrumentuak (biolina, biola, biolontxeloa eta kontrabaxua), haizea (flauta eta klarinetea), perkusioa (xilofonoa eta glockesnpiel) eta bi piano. Azken piezan bakarrik agertzen dira denak batera, eta gainerakoak konbinazio instrumental ezberdinetarako idatzita daude.
Camille Saint-Saënsen lanik ospetsuenetako bat da, ” Fantasia Zoologiko Handia” bezala ere izendatu zuena. Konposizio hau 14 pieza txikik osatzen dute, bakoitza animalia ezberdin bati eskainia, irudikatzen duen musika zehatz batez ezaugarritua. Gainera, Saint- Saënsek bere obran Frantziako herri-doinuen zatiak sartu zituen, baita beste egile batzuen konposizio ospetsu eta propioen aipuak ere, testuingurutik kanpo, ezagutzen zituztenentzat igarkizun edo txantxa gisa.
Saint-Saënsek bizi zen bitartean ez zuen bere obra jendaurrean estreinatu nahi eta soilik bere lagun eta ezagun batzuk ezagutu eta gozatu ahal izan zuten. Hala ere, bere heriotzaren ondoren, “El Carnaval de los Animales” berreskuratu egin zen eta publikoaren onarpen handia lortu zuen, ironikoki, bere lanik ezagunenetako bat bihurtuz.

Caja Rural de Navarrak babestutako kontzertua