Villanuevak Latinoamerikako, Errusiako, Ekialde Ertaineko, Txinako eta Europako orkestra garrantzitsuekin jo du. 2013an Iranen nazioarte mailan, biola errezitaldiak eskaini zituen lehenengoa izan zen.


The Strad aldizkari ospetsuak “arriskatzen duen artista bat” dela dio, eta Pizzicato Magazinek “musikaren barren-barrenean murgiltzen dakien artista sentikor bat” dela dio. Villanuevak pasioz defendatzen du musika, bere instrumentua ahots propioarekin ezagutaraziz, bere interpretazio karismatikoekin batera, adierazkortasun eta soinu-edertasun handiz, publikoarekin berehala konektatzen du.

14 urterekin egin zuen debuta bakarlari bezala, Oviedoko Auditorioan eta 18 urterekin RTVE Orkestra Sinfonikoarekin batera, Bartók-ek biola instrumentuarentzako egindako kontzertuan, La 2TVE-n erretransmititua izan zen. Ordutik, orkestra ospetsuekin aritu da, besteak beste: Moscow Soloists, Estoniako Sinfonika Nazionala, Istanbulgo Estatu Sinfonikoa, Galiziako Errege Filarmonika, Gaztela eta Leongo Sinfonika, Jaliscoko Filarmonika, “Novaya Rossiya” Estatu Sinfonikoa, Zagreb Soloists, Libanoko Filarmonika eta maisu garrantzitsuen gidaritzapean: Michel Plasson, Jacek Kaspszyk, Yaron Traub, Paul Daniel, Andres Mustonen, Christian Vásquez eta Lior Shambadal esaterako. Areto eta jaialdi garrantzitsuetan aurkeztu da: San Petersburgoko Filarmonikako Areto Nagusian, Londresko Wigmore Hall-ean, Teherango Roudaki Hall-ean, Guangzhouko Xinghai Concert Hall-ean, Bath Music Festival-ean, Esloveniako Philharmonic Hall-ean, Kopenhageko Royal Court Theatre-ean, Limako Filarmonikan, Bogotako Auditorio León de Greiff-ean, Estoniako Concert Hall-ean, Beirutgo Assembly Hall-ean, Rottweil Musikfestival-ean, Madrilgo Musika Auditorio Nazionalean, Palau de la Música Catalana-n, Mallorcako Formentor Sunset Classics-ean, Bilbako Filarmonika Elkartean edo Santanderko Jaialdian, adibidez.


Jasotako sari garrantzitsuek bere ibilbide distiratsua, eta bere energia eta talentu gaindiezinak azaleratzen ditu, esaterako, RNEren 2015eko Musika Klasikoaren “begi Kritikoa” sariak eta Madrilgo Erkidegoak ematen duen 2019ko Musika Klasikoaren Kultura Sariak. Egun, Isabel Villanueva biola jole baliotsuenetako bat da.


Villanuevak Enrico Catenar (Turin 1670) biola batekin jotzen du, eta Thomastik-Infeld-en sokak erabiltzen ditu.