
1. Pribatutasun-politika
CLASICA COOL Elkarteak, www.clasicaplus.com webgunearen jabeak, webgunearen erabiltzaileei informazioa ematen die nabigazioaren edo zerbitzuak kontratatzearen bidez webguneak jaso ditzakeen erabiltzaile eta bezeroen datu pertsonalen tratamenduari eta babesari buruz.
Alde horretatik, CLASICA COOL Elkarteak bermatzen du betetzen duela datu pertsonalen babesari dagokionez indarrean dagoen legeria: 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzkoa; eta 1720/2007 Dekretua, abenduaren 21ekoa, DBLO garatzeko erregelamendua onartzen duena.
Webgunea erabiltzeak berekin dakar pribatutasun-politika hau onartzea.
2. Datuen bilketa, helburua eta tratamendua
CLASICA COOL Elkarteak egin daitezkeen datu pertsonalen bilketen berri eman behar die bere webgunearen erabiltzaileei, dela posta elektronikoaren bidez, dela webguneko formularioak betetzean. Horri dagokionez, CLASICA COOL Elkartea hartuko da aurrez aipatutako bitartekoetatik jasotzen diren datuen erantzuletzat.
Era berean, CLASICA COOL Elkarteak erabiltzaileei jakinarazten die bildutako datuak helburu hauekin tratatuko direla: erabiltzaileek egindako eskaerei erantzuteko; erabiltzaileak kontaktuen agendan sartzeko; zerbitzuak emateko; harreman komertziala kudeatzeko; eta posta elektronikoz informazioa trukatzeko.
Hala, datu pertsonalen tratamendutzat hartuko dira datu pertsonalak jasotzeko, biltegiratzeko, aldatzeko, transferitzeko edo beste zerbaitetarako egiten diren operazio, kudeaketa eta prozedura tekniko automatizatuak zein automatizatu gabeak.
CLASICA COOL Elkartearen webgunearen bidez jasotzen diren eta datu pertsonalen tratamendutzat har daitezkeen datu pertsonal guztiak Pamplona Reclassics Elkarteak Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean deklaraturiko fitxategietan gordeko dira.
3. Eskubideak lagatzea
Egiten diren deialdien harira aurkezten eta saritzen diren bideo, lan eta materialak Pamplona Reclassics Elkartearen jabetzakoak izango dira. Horren ondorioz, parte-hartzaileek eta sarituek doan, esklusiboki, mundu osorako eta denbora-mugarik gabe lagatzen dituzte bai beren irudi-eskubideak, bai saritutako lan, bideo eta materialak erreproduzitzeko, banatzeko, ustiatzeko, publikoki komunikatzeko eta edozein formatutara aldatzeko eskubideak, eta Elkarteak hirugarrenei laga ahal izango dizkie eskubide horiek; bereziki, sariaren sustatzaileei.
4. Hirugarrenei informazioa ematea
CLASICA COOL Elkarteak erabiltzaileei jakinarazten die beren datu pertsonalak ez zaizkiela beste erakunde batzuei lagako, salbu eta datu-lagapen hori lege-betebehar batek babestuta badago, edo zerbitzu bat emateko beharrezkoa bada tratamenduaren arduradun batekin kontratu-harremana sortzea. Azken kasu horretan, CLASICA COOL erabiltzailearen berariazko baimena duenean baino ez zaizkie hirugarrenei datuak lagako.
5. Erabiltzaileen eskubideak
Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak interesdunei aukera ematen die euren datu pertsonalen tratamenduarekin loturiko eskubide jakin batzuk erabiltzeko.
CLASICA COOL Elkarteak erabiltzaileen datuak tratatzen dituenez, erabiltzaileek datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuak ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzte, datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen lege-araudian aurreikusitakoaren arabera.
Eskubide horiek baliatu ahal izateko, erabiltzaileek honako helbide honetara jo behar dute, idatzizko jakinarazpen baten bidez eta nortasun-egiaztagiri bat aurkeztuta (NANa edo pasaportea): CLASICA COOL Elkartea, Luis Morondo Urra Kalea 7, 8B, 31006, IRUÑEA (edota Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean horren ordez agertzen den helbidea). Jakinarazpen horretan informazio hau jaso behar da: erabiltzailearen izen-abizenak, eskubidea eskatzeko eskaera, helbidea eta akreditazio-datuak.
Erabiltzaileak berak baliatu beharko ditu eskubideak; hala ere, pertsona baimendunaren legezko ordezkari gisa baimendu den beste pertsona batek ere baliatu ahal izango ditu. Kasu horretan, interesdunaren ordezkaritzaren egiaztagiria aurkeztu beharko da.