Hau irakurtzen bazabiltza, jadanik, Clásica Plus familiaren parte zarelako da, niretzat oso garrantzitsuak diren bi gauza partekatzeko sortutako proiektu artistiko eta pertsonala da. Lehena, nire lurra, Nafarroa, eta bigarrena, nire hiria, Iruñea. Nazioarteko artista karrerak mundu osoan zehar bidaiatzera eraman nau eta harrotasunez nafartarra naizela zabaldu dut. Jaialdia egitearen inguruan pentsatzen hasi nintzenean, ezin nuen beste lekurik aukeratu. Nafarroan daukagun ondare historiko musikala aldarrikatu beharra dago. Clásica Plus, nazioarteko erreferente sozio-musikalak, gure eskualdeko turismoa bultzatzen lagunduko du.


Musika klasikoaz dudan ikuspegia partekatu nahi dut. Sorkuntza artistiko mota honek dituen klixeetatik urrun, musika klasikoa haize freskoz beterik dago, ez du etiketarik, ez mugarik. 2020a aldaketa-urtea izan da, 2021era nortasun berriarekin iritsi gara, baina, kalitate artistiko berarekin eta mota guztietako publikoengana iristeko asmoarekin gaude. Burutu dudan programa zainduaren soinuetan gal gaitezen nahi dut, bertan, Nafarroako erreferente diren artista handiei eta aurten mendeurrena ospatzen duten bi musikagileri (Piazzolla eta Saint-Säens) omenaldia egiten zaie.

Aurtengo udan Nafarroan elkartuko gara berriro, “Topaketak eta Omenaldiak” lelopean eskaintzen dizuegun jaialdian. Maria Bayok urteak daramatza Nafarroan antzeztu gabe eta “Canciones del Retorno” izeneko saioa aurkeztera dator. Dorantes maisuak bere azken lana eta pertsonalena aurkeztuko du. Horiekin batera, edizio honetan hiru artista bikain (Lina Tur Bonet, Ana María Valderrama eta Astrig Siranossian) gurekin izango ditugu. Horiez gain, Rafael Aguirre eta Maria Berasarte artista gonbidatuak etorriko dira. Ez ditugu belaunaldi berriak ahaztu nahi, horregatik, Talentos Plus ziklo berriak, musikariak beren karreren hasieran babestu nahi ditu artista handiekin batera kontzertuetan parte hartzeko aukera emanez. Clásica Plus zikloa, kontzertu handiekin, musika-hitzaldiekin, Club Late Plus formatuko kontzertuekin, masterclass-ekin, haurrentzako tailerrekin, Miniplus, eta familia kontzertu handiarekin finkatzen da.

Irrikaz eta esperantzaz, zuentzat guztiontzat, maitasunez eta ilusioz prestatu dugunontzat, proiektu zoragarri hau osatzen duten artistentzat eta taldearentzat bezain berezia izan dadin espero dut. Gora Musika! Uda honetan Clásica Plus jaialdian ikusiko dugu elkar! #BiziMusika #MadeinNafarroa #KulturaSegurua

Isabel Villanueva

La imagen tiene un atributo ALT vacío; su nombre de archivo es ISABEL-VILLANUEVA-FIRMA_BLANCO-01-300x212.png