
ASTRIG SIRANOSSIAN, biolontxeloa
Lehen Sariaren irabazlea eta behin baino gehiagotan, Nazioarteko Biolontxelo Krzysztof Penderecki Txapelketako Sari Bereziaren irabazlea izan da. Astrig Siranossian solista moduan aritzen da orkestra famatuetan. Daniel Barenboim-en gonbidatua izaten da askotan, eta bere kide musikariak, Simon Rattle, Antonio Pappano, Yo-Yo Ma, Sol Gabetta, Bertrand Chamayou, Daniel Ottensamer…dira. Sala ospetsuenek gazte musikaria jaso dute: Parisko Filarmonika, Vienako Musikverein, Lucernako KKL, Basileako kasinoa, Dijonko Opera, Bruselasko Flagey, Buenos Aireseko Kolon Antzokia, Washingtoneko Kennedy Center….
Claves Records-ek 2016an egindako grabaketa, Gabriel Fauré, Francis Poulenc eta Komitasi dedikatutakoa oso txalotua izan zen kritikarengandik, Musika Saria barne. “Coup de coeur”-a irabazi zuen Belgikako Irrati-Telebista frankofonoak eskegita Elisabeth Erreginaren 2017ko txapelketan.
Astrig Siranossianek Elisabeth Erreginaren Kapera Musikalean parte hartzen du 2015etik, eta Singer-Polignac fundazioan ere. 2018an argitaratutako Musika kamara CD bat grabatu zuen Évidence zigilua zuena, eta Franz Schubert-i dedikatua zegoena. 2016an Musicades Romanesques Romans hiriko festibalaren zuzendari artistikoa bilakatu zen, bertan, musika, artea eta gastronomia uztartzen dira.
Astrig Siranossianek hiru urterekin hasi zuen bere ibilbidea musikaren munduan. Bost urte geroago, CNR Lyon-en sartzeko aukera izan zuen, eta bere ikasketak sakondu zituen CNSM Lyon-en goi mailako ikasketen diplomarekin. Ikasketak Suitzan osatu zituen, Basileako Kontserbatorioan, Ivan Monighetti-ren ikasgelan. Nota altuarekin gainditu zituen bai Kontzertu Masterra zein Solista Masterra ere.
Astrigek Binningen-eko Musikal Boubo Fundazioak lagatutako 1676ko Ruggieri Biolontxeloa jotzen du.